- Bizikletaz ibiltzeko aholkuak biltzen dituen dekalogo bat proiektatuko du, bide-segurtasuneko gomendioak zabalduko ditu eta 8.000 gerriko-poltsa banatuko ditu parte-hartzaileen artean
Eusko Jaurlaritza, igande honetan, martxoak 15, egingo den Bilbao-Bilbao martxa zikloturistaren 37. edizioarekin elkarlanean arituko da, bide-segurtasuna sustatzeko eta errepideko kolektibo kalteberetako bat den txirrindularien artean zirkulazio-istripuak prebenitzen laguntzeko.
Aurreko edizioetan bezala, pantaila handi batean proiektatuk da bizikletaz zirkulatzeko aholkuak biltzen dituen dekalogoa, Jaurlaritzak berak prestatuta. Gainera, bide-segurtasuneko aholkuak jasotzen dituzten mezuak ere prestatu dira, eta urtean zehar posta elektronikoz bidaliko zaizkie zikloturisten martxa honekin zerikusia duten 40.000 pertsonari, egungo edizioan edo aurrekoetan parte hartu dutenak izan.
Era berean, Jaurlaritzak 8.000 gerriko-poltsa eman dizkio antolakuntzari, proban izena eman dutenen artean banatzeko.
Bilbao-Bilbao martxa zikloturistaren 37. edizioa Deustuko Zubitik abiatuko da eta 8.000 parte-hartzaile inguru izango ditu. Txirrindulariek hiru ibilbide tradizionalen artean aukeratu ahal izango dute: laburra, 85 kilometrokoa; klasikoa, 115 kilometrokoa; eta Vivero izenekoa, 125 kilometrokoa.






