Nafarroako Gobernuak gogorarazi du Iruñean alokairuko etxebizitzen eskaintza %7,70 hazi zen 2025ean, 2024. urtearekin alderatuta

0

Nafarroako Gobernuak gogorarazi du 2025ean Nafarroako hiriburuan, Iruñean, 2.627 alokairu-kontratu formalizatu zirela, eta 20224an, berriz, 2.439; hau da, Alokairu Kontratuaren Erregistroaren (RECA) datu ofizialen arabera, %7,7ko igoera. Erregistro ofizial hori da alokairuen kopurua eta prezioak zenbatzen dituen bakarra, eta gaur egun Idealista webgune pribatuak emandako datuek ez dute inolako zehaztasun estatistikorik, eta Merkatuko Tentsio Eremuen Adierazpena kritikatzeko ildo politikoan kokatzen dira. Adierazpen horrek herritarrei mesede egiten die, eta kalte egiten die higiezinen sektoreko interes ekonomiko pribatu jakin batzuei.

Begoña Alfaro Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak gogorarazi duenez, «Idealista bezalako higiezinen atariek datuak manipulatzea ez da gauza berria, eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak isuna jarri die jada, beren onurarako datuak eta prezioak faltsutzeagatik. Zorionez, Nafarroan alokairu-kontratuen erregistro publiko bat dugu, eta, beraz, datu ofizialak ditugu «.