Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eta Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak (COFNA) beste jarduera bateratu bat abiarazi dute risperidonaren ahozko disoluzioarekin lotutako medikazio-akatsak prebenitzeko. Medikamentu hau eskizofrenia bezalako nahasmenduen tratamenduan egokia da, besteak beste. Ekimen hau » Zero Akats» kanpainaren barruan kokatzen da, bi erakundeek 2018an hasi zuten lankidetza-estrategia medikazio-akatsak prebenitzeko.






