Datorren ostiralean, martxoaren 27an, 19:00etan, Nafarroako Liburutegiak «Liburuaren komunitatea» topaketa hartuko du, literatura eta antzerkia elkarrizketan jartzen dituen Litercrearte Jaialdiaren proposamena, Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuarekin lankidetzan. Hain zuzen ere, proposamenak Begoña Pro eta Maite Sota egileak eta Asier Andueza eta Ana Maestrojuán antzerkigileak bilduko ditu, eta irakurle-komunitatea, idazleak eta antzerkigileak batzen dituen sormen prozesua ikusaraztea eta partekatzea du helburu.






