Foru Exekutiboak gogorarazi du Kulturaren Vianako Printzea Sarirako eta Talentu Artistikoa Sustatzeko Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea datorren apirilaren 13an, astelehena) amaituko dela. Pertsonek eta erakundeek egin nahi dituzten proposamenak telematikoki nahiz posta bidez edo aurrez aurre erregistratu ahal izango dira, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuan (Navarreria kalea, 39-1.a, 31001 Iruña).






