SER irrati kateko «La Ventana Euskadi» saioan Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuari atzo arratsaldean egindako elkarrizketan, Nerea Melgosak azpimarratu zuen garrantzitsua dela politika publikoak garatzea, adinekoek beren ingurunean bizitza aktiboa eta luzea izan dezaten, osasuna, kultura eta aisia bezalako eremuak barne. «Datorren astelehenean 2026-2029 Adinekoekiko Estrategia berria aurkeztuko dugu Donostian, eta bertan jorratuko dugu gaur egun adinekoek islatzen duten heterogeneotasuna. Adineko pertsonak beren ingurune hurbilenean ahalik eta denbora gehien bizi ahal izatea nahi dugu «nabarmendu du Melgosak.
Era berean, sailburuak haurren eta migrazioaren inguruko gaietan adostasun politikoaren beharra aipatu du, inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarren kudeaketaren erantzukizuna azpimarratuz, eta Euskadi Gobernu zentralarekin aldebiko lankidetzan aritzeko prest dagoela gai horietan aurrera egiteko. Elkarrizketan emakumeen aurkako indarkeria eta apirilaren 20tik 24ra Bilbon egingo den Silver Film Festival ere jorratu dira.






