lkatea Ezkerraldea-Meatzaldeko Tokiko Polizia Koordinaziorako Batzordeko buru izan da, Barakaldon. «Datu horiek erakusten dute koordinatutako lanak emaitzak ematen dituela, eta Ertzaintzarekin batera jarraituko dugu lanean, polizien presentzia egunetik egunera handitu dadin auzoetan», adierazi du Alkateak nabarmendu du plan espezifikoak indartzen jarraituko dutela Ertzaintzarekin batera, hala nola duela aste batzuk Gurutzetako saltokiekin abian jarritakoa
Barakaldoko Udalak Ezkerraldea-Meatzaldeko Tokiko Polizia Koordinaziorako Batzordea hartu du. Amaia del Campo alkatea izan da bileraren buru, eta datuak aztertzeko, informazioa partekatzeko eta Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko koordinazioa indartzeko aukera ematen du, «herritarrei erantzun hobea emateko eta gure auzoetako segurtasuna hobetzen jarraitzeko», adierazi du Del Campok.
Barakaldoko azken urteko datuak positiboak dira. Kriminalitate-tasa %3,93ra jaitsi da, eta delitu estrategikoek — sozialki gehien kezkatzen dutenak — jaitsiera nabarmena izan dute gure hirian, %9,11koa.
Nabarmen jaitsi dira indarkeriaz egindako lapurretak (-%18,91) eta sexuaskatasunaren aurkako delituak (-%17,65).
«Datu horiek erakusten dute koordinatutako lanak emaitza duela. Ertzaintzarekin batera jarraituko dugu lanean, polizien presentzia egunetik egunera handitu dadin auzoetan», azpimarratu du Del Campok. «Plan espezifikoak indartzen jarraituko ditugu, besteak beste, Gurutzetako saltokiena (duela aste batzuk jarri genuen martxan) edo arma zurien kontrolarena, arazoei aurrea hartzeko eta Barakaldoko segurtasuna eta bizikidetza bermatzen jarraitzeko», aurreratu du. «Gauza bat argi dugulako, Barakaldo ez da udalerri erosoa izango delituak egiteko», esan du alkateak.






