Desgaitasun intelektuala eta garapena medio sortutako hezkuntza-premia berezietara curriculuma eraldatzea. Kalitatezko hezkuntzaren bermea da hori, ekitate-baldintzetan egina, eta Nafarroa dagoeneko horretan murgilduta dago, eta Nafarroako Eskola Kontseiluaren XXXIV. Jardunaldien ardatza da. Gaur, ostirala (16:30ean) eta bihar, larunbata, egingo dira Jardunaldiak Iruñeko Kondestablearen Jauregian, Ekitatea, inklusioa eta bizi-kalitatea. Curriculuma eraldatzen izenburupean. Era horretan, gai horretan aditu gorenak direnak bilduko dira Iruñean.






