Nafarroako Gobernuak erregularizazioari buruzko talde tailerrak eskainiko dizkie migratzaileei Iruñean, Lizarran, Tafallan eta Tuteran

0

Nafarroako Gobernuak, migrazioen arloko Oinarrizko Informazio eta Orientazio Zerbitzuaren bitartez, erregularizazioari buruz doako zenbait talde-tailer jarri ditu abian Iruñean, Lizarran, Tafallan eta Tuteran. Tailer hauek guztiak 10:00etatik 12:00etara izango dira eta bertaratzeko aldez aurretik izena eman behar da siob@navarra.eshelbide elektronikoaren bidez.