- 114 milioi euroko irabaziak izan zituen, 1605 milioi eurotik gorako ondarea izan zuen eta 134.000 bazkide baino gehiagorekin amaitu zuen urtea
Itzarri Enpleguko BGAEren Ohiko Batzar Nagusiak, Gasteizen bilduta eta Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua buru dela, 2025eko kontuak eta kudeaketa-balantzea onartu ditu. Erakundeak ekitaldia % 7,95eko errentagarritasunarekin itxi zuen, 114 milioi euroko irabaziekin eta 1.605 milioi eurotik gorako ondarearekin, 134.655 bazkide lortzeaz gain.
2025eko ekitaldian, Itzarriren bilakaeraren sendotasuna berretsi da. Errenta finko eta aldakorreko merkatuen portaera onaren testuinguruan, enpleguko BGAEak 205 milioi euro baino gehiago handitu zuen ondarea aurreko urtearekin alderatuta, eta 5.804 bazkide berri izan zituen. 2005eko apirilean sortu zenetik, 618 milioi eurotik gorako irabaziak metatu ditu erakundeak.
Ekitaldiko elementu nabarmenetako bat da % 7,95eko errentagarritasuna arrisku-politika zuhurrari eutsiz lortu zela, errenta aldakorrarekiko batez besteko esposizioa ondarearen % 20tik beherakoa izanik. Horri gehitu behar zaio erakundeak kostuei eusteko egindako ahalegina, 2025. urtea ondarearen gaineko % 0,12ko zuzeneko edo egiturazko gastuekin itxi baitzuen, sektoreko ehunekorik txikienen artean.
ERRENTAGARRITASUNA
Itzarriren ibilbidea epe ertain eta luzeko emaitzen sendotasunean ere oinarritzen da. Azken hamar urteetan, urteko batez besteko errentagarritasuna UTBaren % 4,45 izan da, eta jaio zenetik, berriz, UTBaren % 4,36. Praktikan, 2005eko apirilean 1.000 euroko ekarpena egin duen pertsona batek 2.400 euro baino gehiagorekin itxiko luke 2025.
Itzarri Enpleguko BGAEren urteko errentagarritasunak
| 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | 2025 |
| 4,82% | 4,43% | -2,03% | 7,03% | 1,41% | 7,78% | -1,53% | 8,16% | 7,16% | 7,95% |
*Iraganeko errentagarritasunek ez dute etorkizuneko errentagarritasunik bermatzen
Azken urteetan bezala, ltzarrik jardun eraginkorra erakusten du, eta portaera onena lortzen du errentagarritasun/arrisku binomioari dagokionez, alderagarrien artean, bereziki errenta finko mistoaren kategoriako pentsio-funts gehienen aurrean, Invercok argitaratutako azken datuen arabera.
Azpimarratu behar da errendimendu nabarmen hau lortzeko Erakundeak errenta aldakorreko balioetan duen ondarearen % 20tik beherako batez besteko arriskua hartu dela kontuan ekitaldian zehar.
Itzarri, beste pentsio-plan batzuen aurrean *
| Pentsio-planak | Urte 1 | 10 urte |
| BANAKAKO SISTEMA
Errenta finko mistoa |
6,0%
3,6% |
3,7%
1,4% |
| ENPLEGU SISTEMA | 5,9% | 3,3% |
| PENTSIO PLANAK GUZTIRA | 6,0% | 3,6% |
| ITZARRI | 7,95% | 4,45% |
*Inverco datuak 2025/12/31
(gastuen eta komisioen urteko batez besteko errentagarritasun haztatu garbiak)
PRESTAZIOAK
Prestazioen arloan, Itzarrik 264 milioi euro ordaindu ditu, sortu zenetik 2025era arte, eta 36,3 milioi euro 2025. urteari dagozkio. Kontingentziaren araberako banaketa honako hau da: erretiroagatik 31,9 milioi euro (% 88); ezintasunagatik 2,2 milioi euro (% 6), heriotzagatik 1,8 milioi euro (% 5); eta iraupen luzeko langabeziagatik 366 mila euro (% 1).
DATU HISTORIKOAK
| 2005/04/19 | 2025/12/31 | |
| Bazkideak | 68.271 | 134.655 |
| Ondarea € | 10.166.198 € | 1.607.000.902 € |
| Likidazio balioa | 10,0000 | 24,213 |
INBERTSIOA EUSKADIN
Itzarrik, Euskadiko inbertsioari dagokionez, erreferentziazko posizioa du, ahalegin handiena egiten duen borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeetako bat den aldetik. Alde horretatik, eta aurreko ikasturtean bezala, kapitulu hau 170,6 milioi eurokoa da. Hau da, ondare osoaren % 10,62.






