- Sailburuaren aginduaren helburua da gainerako erakundeen, sektore profesionalaren eta, oro har, herritarren informazioa biltzea, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sarearen datozen urteetako jarduna eta garapena zehaztuko dituen plan berria idazteko
Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurralde Plan Sektoriala berrikusteko eta egokitzeko prozedurari hasiera emango dion agindua sinatu du. Prozedura horren bidez, eta plan berria idatzi aurretik, beharrezkoa den informazio guztia jaso nahi da agintari publikoengandik, eta herritarrek prozesu horretan parte har dezaten sustatu nahi da.
Euskadiko demografiaren, teknologiaren eta ingurumenaren erronkei erantzungo dien etorkizuneko trenbide-azpiegitura diseinatze aldera, Eusko Jaurlaritzak, prozesuaren hasieratik, informazioa bildu nahi du herritarrengandik, gizarte zibiletik eta sektore profesionaletik, hurrengo planaren idazketan haien ikuspegiak aintzat har daitezen.
Izatez, modu sozial eta partaidetuan zehaztu nahi dira Euskadiko trenbide-azpiegituraren eredu berriaren oinarriak, eta plan berria erabilgarria, errealista eta adostua izango dela bermatu nahi da.
Lurralde Plan Sektorialak
Lurralde Plan Sektorialak (LPS) antolamendu-planak dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen kasuan, trenbide-sarearen jarduna eta garapena zehazten ditu, eta datozen urteetan trenbide-azpiegituren eraikuntza bermatzeko lurzoru-erreserbak ezartzen ditu, hirigintza-plangintzak proiektu horiek kontuan hartzeko beharrarekin. Indarrean dagoen plana onartu zenetik 25 urte igaro direnean, plana berrikusi eta eguneratu behar da.
Esteka honetan eskura duzu prozesuarekin lotzen den informazio guztia.






