Inguraldek 2026ko dirulaguntza proposamena onartu du udalerriko hiru merkataritza elkarteentzat

0

Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziaren Zuzendaritza Kontseiluak proposatu du 142.000 euro bideratzea hiru merkataritza-elkarteentzat (67.000 euro ACE Barakaldo eta ABK Barakaldo elkarteentzat, eta 8.000 euro Sanbi Dendak elkartearentzat), sektorea urte osoan dinamizatzeko ekintzak sustatzeko. David Solla Inguraldeko presidenteak ziurtatu duenez, «dirulaguntza hauek, dimentsio eta jarduera alderdiak kontuan hartuta ematen direnak, hiriak bere denda eta negozioekiko duen konpromisoa eta babesa erakusten laguntzen dute».

Inguraldeko Zuzendaritza Kontseiluak onartu du 142.000 euro bideratzea 2026ko ekitaldirako, udalerriko hiru merkataritza-elkarteei laguntza ekonomikoa emateko. Zehazki, ACE Barakaldok eta ABK Barakaldok 67.000 euro jasoko dituzte bakoitzak, eta Sanbi Dendak, 8.000 euro.

«Elkarteen lana funtsezkoa da hiri bizia lortzeko, eta Barakaldoko Udalean badakigu lan horrek ahalik eta inplikazio handiena behar duela» esan du David Solla Inguraldeko presidenteak. «Dirulaguntza hauek, dimentsio eta jarduketa alderdiak kontuan hartuta ematen direnak, hiriak bere denda eta negozioekiko duen konpromisoa eta babesa erakusteko balio dute.

Laguntza horien helburu nagusia udalerriko merkataritza-bizitzaren dinamizazioa sustatzea da, dirulaguntza horiekin merkataritza-sektorearen onurarako animazio-ekintzak antolatzea erraztuz, bai eta bezeroak leialtzea eta Barakaldok merkataritza-eskaintza eta aisialdi-eskaintza erakargarria duen hiri gisa duen irudia sendotzea ere.

Era berean, dirulaguntzak Barakaldoko Udalak eta Inguraldek sustatutako sustapen-jarduketen zati handi bat dira, eta, zuzeneko eta zeharkako beste laguntza-ekintza batzuekin batera, tokiko kontsumoan eragin positiboa izatea lortzen dute.

«Garrantzitsua da sektoreak, oro har, bat egitea hirian antolatzen diren animazioko eta merkataritza-sustapeneko ekintzekin, eta, horrela, sinergiak sortzea sektorea garatzen lagunduko duten sektoreen artean», ziurtatu du Sollak. Helburu hori lortzeko, lankidetza publiko-pribatuak duen garrantzia gogorarazi du.