NA-6000 tokiko errepidea, Etxabakoitz-Arrizabalaga, zirkulaziorako itxita egongo da datorren ostegunetik, maiatzak 14, bi hilabetez, bide horren egitura birgaitzeko lanak hasteko. Jarduketa horrek zenbait kalte dakartza berekin; izan ere, galtzada osorako plataforma hondeatu, saneatu eta egonkortzeko behar diren jarduketak ezin dira egin trafikoarekin.






