Eusko Jaurlaritzak Tokiko Arrantzako Patroiaren azterketak deitu ditu 2026ko ekainerako

0

Azterketak egiteko izena emateko epea maiatzaren 25etik 30era egongo da zabalik

Eskaerak Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIn egin beharko dira

Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak, nabigazio eta arrantzako prestakuntza sustatzeko dituen eskumenen barruan, 2026ko Tokiko Arrantzako Patroiaren titulua lortzeko azterketarako deialdi ofiziala egin du. Egiaztapen profesional hori beharrezkoa da arrantza-sektorean eginkizunak betetzeko.

Azterketa teorikoa 2026ko ekainaren 25etik 30era egingo da Bermeoko Nautika Arrantzako LHIn, eta izena emateko epea maiatzaren 25etik (astelehena) maiatzaren 30era (larunbata) irekiko da.

Eskabideak ikastetxeko idazkaritzan bertan aurkeztu beharko dira, NANaren, pasaportearen edo indarrean dagoen bizileku-txartelaren kopiarekin batera.

Azterketaren data zehatza Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIko iragarki-taulan eta nautikaeskola.com webgunean iragarriko da, azterketa egin baino astebete lehenago gutxienez.

Estatuko indarreko araudian ezarritako programa ofizialetara egokituko dira probak, eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak izendatutako epaimahaiek ebaluatuko dituzte.

Azterketak egin aurretik, onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratuko dira, baita azterketa-epaimahaien ordutegiak eta osaera ere. Kalifikazioak argitaratu ondoren, izangaiek bost egun izango dituzte erreklamazioak aurkezteko.

Arrantza-sektore kualifikatua

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak deitzen ditu azterketa horiek, arrantzaren arloan diharduten profesionalen prestakuntza eta kualifikazioa bermatzeko, arrantza-ontzietan eginkizunak betetzeko beharrezkoa den titulazio ofiziala lortzea erraztuz.

Tokiko Arrantzako patroiaren tituluak gaitasuna ematen du 16 metro arteko luzera eta 140 kilowatteko potentzia duten arrantza-ontzietan kapitain edo patroi eta makina-buru gisa jarduteko, kostaldetik gehienez 12 miliara arte; 24 metro baino gutxiagoko luzera eta 60 milia arteko arrantza-ontzietan lehen zubi-ofizial gisa jarduteko; eta 250 kilowatteko potentzia duten arrantza-ontzietan makinaburua izateko.

2026ko deialdiari buruzko informazio gehiago