Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, suhiltzaile lanpostuaren LEParen behin betiko zerrenda argitaratu du. Guztira 715 hautagaik eman dute izena, 629 gizonek eta 86 emakumek. Nafarroako Gobernuak oposizioaren lehen proba ekainaren 27an, 09:00etan izango dela jakinarazi du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategian.






