Nafarroako Foru Komunitateak 930 milioi euro mobilizatu ditu guztira azken hamarkadan Landa Garapenerako Europako Programaren (LGP) barruko proiektuen inbertsioetan, eta %99,5eko egikaritze-maila lortu du. Garatutako ekimenek 9.053 pertsona edo erakunde onuradun izan dituzte, eta landa-ingurunean 986 enplegu sortzen lagundu dute.






