Barakaldoko Udalak gaitzetsi egin du Gorostizan, Ansion eta Zuazon bost edukiontzi erre izana

0

Barakaldoko Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du bart goizaldean hiriko hainbat tokitan izandako ekintza bandalikoen aurrean. Izan ere, bost edukiontzi erre dituzte Gorostiza, Ansio eta Zuazo auzoetan.

Gizalegearen aurkako jokabide horiek kalte larria dakarkie herritar guztiei, eta kostu ekonomiko handia eragiten diete diru-kutxa publikoei; kasu honetan, 5.000 eurotik gorakoa izango da, kalkulu teknikoen arabera. Udalak gogorarazi nahi du, halaber, edukiontziak eta hiri-altzariak herritar guztien ondasun publikoak direla, eta horiek konpontzeko edo lehengoratzeko udal baliabideak erabili behar direla, guztiontzako zerbitzuak eta azpiegiturak hobetzeko.

Gainera, ekintza horiek arriskuan jartzen dute kaltetutako eremuetako bizilagunen segurtasuna. Hori dela eta, Udalak arduraz eta gizalegez jokatzeko deia egiten du, Barakaldo zaindu, seguru eta bizilagunekin errespetuz jokatzeko. Ildo horretan, Udalak auzotarren laguntza ere eskatu du ekintza bandaliko horien arduradunak identifikatzen laguntzeko, eta gertakarien lekuko izan daitezkeenei edo informazioren bat dutenei Udaltzaingoari jakinarazteko eskatu die.