Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak foruzaingoko bost agente hil diren trafiko-istripuagatik beraien atsekabea adierazi nahi dute eta, aldi berean, elkartasuna eta babesa helarazi nahi diete hildakoen familiei, bai eta Nafarroako Foruzaingoari eta Nafarroako Gobernuari ere.
Halaber, Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak bere doluminak eman dizkio Nafarroako Gobernuko Barne, Funtzio Publiko eta Justiziako kontseilariari.
Hildako bost agenteak, Ertzaintzak gonbidatuta, Iurretako polizia-zentroan hainbat material probatzeko topaketa batera zihoazen.
Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian istripuaren nondik norakoak argitzeko.





