- Bainatzeko uren egoera puntual hori Bizkaian eta Gipuzkoan azken egunetan izandako prezipitazioekin lotuta dago
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak bainatzeko uren kalitateari buruz aldiro egiten dituen analisien barruan, Euskadiko hainbat hondartzatan araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoen ez-betetze puntual bat antzeman da:
- Gipuzkoan: Saturraran, Ondarbeltz eta Mutriku Portua (Mutriku), Zarautz (Zarautz), Deba (Deba) eta Santiago (Zumaia).
- Bizkaian: Ea (Ea), Isuntza (Lekeitio), Muriola (Barrika), Arrigorri (Ondarroa) eta Karraspio (Mendexa).
Ez-betetze horiek azken egunetan Gipuzkoan eta Bikaian izandako prezipitazioekin lotuta daude.
Emaitza horiek kontuan hartuta, eta prebentzioz eta aldi baterako, Osasun Sailak gomendatzen du hareatza horietan ez bainatzea.
Bainatzeko uren kutsaduraren jarraipena egiteko aurreikusitako jarduera-protokoloa aktibatu da, eta gertakariaren berri eman zaie arlo horretan eskumena duten gainerako erakundeei: Uraren Euskal Agentziari (URA), Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiei eta udalei, ekitaldi horien aurrean jarduteko prozedurak aktiba ditzaten.
Osasun Sailak egunero jarraituko du uraren kalitatea aztertzen. Saturraran, Ondarbeltz eta Santiagon laginketa gaur bertan egin da eta emaitzak bihar, uztailak 1, egongo dira eskuragarri. Gainerako eremuetan, laginketa bihar, uztailak 1, egingo da berriro, eta emaitzak uztailaren 2an, osteguna, egongo dira eskuragarri. Emaitzak jakin ondoren, uraren kalitatean eta bainatzeko gomendioan aldaketarik izan den jakinaraziko da, eta, hala badagokio, intzidentzia itxi dela.






