Añanako eskualdeak ur- horniduraren bermea indartu du Sobrongo zundaketaren hodiak berritu ondoren

0

Jarduera horrekin, Arabako Foru Aldundiak eta URA-Uraren Euskal Agentziak herritarren hornidura bermatzen dute, eta klima-aldaketaren aurrean segurtasun hidrikoa eta erresilientzia indartzen dute

 

Sobrongo zundaketa baliabide estrategikoa da Araban, iturburu jatorrizko ur-emari handia azaleratzen baitu: 100 litro/segundo inguru

 

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 6a. Amaitu da Sobrongo zundaketatik hornikuntza hobetzeko hoditeria berritzeko obra. Lanek, gainera, 3 kilometro hodi berri osatzea izan dute xede ere: A-2122 errepidearen eta Ebro ibaiaren trazadurari jarraiki, Sobrongo zundaketatik bertatik Sobrongo herriguneraino —La Playa auzoraino.

 

Saray Zarate Ekonomiaren Garapen eta Iraunkortasuneko foru diputatua eta  Asier López Uraren Euskal Agentziako zuzendariak —Lantarongo Udaleko ordezkariekin eta Sobrongo Administrazio Batzordeko presidentearekin batera— Sobronera joan dira gaur goizean, egindako obren azken emaitza ikusteko.

 

Konplexutasun handiko obra da, «batez ere eroanbide berriak kokatzeko leku gutxi dagoelako:  bai Valderejo-Sobrón-Árcena Mendilerroko KBE (kontserbazio bereziko eremu) –HBBG (hegaztientzako babes bereziko eremu), bai A-2122 errepidea, bai urtegia, baita Ebro ibaia era baikaude” azpimarratu du foru arduradunak.

 

Sobrongo zundaketa baliabide estrategikoa da Araban: lurrazpitik jalgitzen da 100 l/s-ko emariarekin. Gainera, iraganean mineromedizinal gisa izendatutako urak dira.

 

Ildo horretan, Saray Zaratek azpimarratu duenez, «jarduera horri eta zundaketatik datorren ura tratatzeko etorkizuneko instalazioei esker, zerbitzatutako uraren kalitatea hobetuko da, eta, azkenik,  «2016-2026 aldirako Arabako Hornikuntza eta Saneamenduko Plan Zuzentzailean» zehaztutako beharrari erantzungo zaio: hau da, Sobrongo zundaketatik hornikuntza sistema berriro martxan jartzeko beharrari, eskualdeko hornidurari sendotasun eta berme handiagoa emateko».

 

Azken batean, biztanleriaren hornidura bermatzen duen eta klima-aldaketaren aurrean lurraldearen segurtasun hidrikoa eta erresilientzia indartzen dituen jarduera bat da.

 

Obra horiek egiteko aurrekontua 4.440.948,29 €-koa izan da, BEZa barne: Next Generation EU Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren diru laguntza izan dute, zeinak URAren «Udalerri txiki eta ertainetako sareen hornidura eta galerak murrizteko plana»-ean ildotik egikaritu diren.

 

Kopuru horri Arabako Foru Aldundiak Puentelarrá-Fontechako depositu berria eraikitzeko eta Sobrongo herrigunetik biltegi berriraino iristen diren 7,5 km luzeko eroanbideak berritzeko inbertitutako hiru milioi euroak gehitu behar zaizkio. Sobron zundaketaren aurretiko egokitzapena ere Uraren Euskal Agentziak egin zuen.

 

Sobrongo zundaketak

 

Sobrongo zundaketak Bergüenda, Fontecha, Puentelarrá eta Sobróngo herriguneak urez hornitzea ahalbidetzen zuen, nahiz eta zundaketa horretatik eremu horiek hornitzeak kalitate eta kantitate arazoak zituen: dela edateko uren araztegi baten faltagatik, dela sareko egoera txarraren eta hausturengatik.

 

Ildo horretan, gune horien hornidurari irtenbidea emate aldera, foru-erakundeak eta Eusko Jaurlaritzak lurralde historikoan azpiegiturak eraikitzeko sinatutako esparru-akordioaren barruan, Sobrongo hornidura-sistema hobetzeko hartutako konpromisoa jasota zegoen. Bestalde, etorkizunean sistema hori Lantaron udalerriko beste herrigune batzuetara zabaltzeko aukera aurreikusi da, baita Espejo edo Ribabellosa bezalako beste herri batzuetara ere.

 

Konpromiso hori betez, URA-Uraren Euskal Agentziak proiektu hau idatzi zuen 2017an: «Sobron sistema hornitzeko proiektuaren lehenengo proiektu xehatua berrikustea eta eguneratzea: Sobrón-Presa zundaketa-zatia – Sobróngo hornidura-biltegia».

 

Gero, 2022an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten URAk, Urbide Arabako Ur Partzuergoak eta Foru Aldundiak. Xedea: foru-erakundeak proiektu horretan jasotako obrak egiteko konpromisoa zehazteko, Uraren Euskal Agentziak 3,2 milioi euroko diru laguntzari esker.