Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakaria Untzuen izan da gaur Despopulazioaren aurkako eta Landa Garapenerako Foru Legearen aurreproiektuaren aurkezpenean. Lege horrek despopulazioa politika sektorial bat ez izatea eta politiko publiko guztien ardatza izatea bermatuko du. Ekitaldian, Lehendakariarekin batera izan dira Lurralde Kohesiorako kontseilari Oscar Chivite; Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria den Jose Maria Aierdi; Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioaren erronka demografikorako idazkari nagusia, Francesc Boya; Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesus Maria Rodriguez; Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Ruben Goñi; eta Untzueko alkatea, Iker Etxeberria.






