Dominguez kontseilariak eskerrak eman dizkie Osasun arloko profesionalei San Fermin jaietan arreta emateko erakutsi duten prestasunagatik

0
ALL RIGHTS RESERVED

Fernando Domínguez Osasuneko kontseilariak Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) Larrialdi Zerbitzuan jarraitu du gaur goizean 2026ko Sanferminetako entzierroetarako osasun dispositiboa. Jaietako egun guztietan, goizeko lehen ordutik, maila guztietako profesional talde handi bat lanean ari da entzierroetan zaurituta egoteagatik erietxera eramandako pertsonak artatzeko, eta, gainera, ohiko osasun laguntzarekin edo jaietatik eratorritako beste asistentzia batzuekin jarraitzeko.