Lizarrako Oinarrizko Eremuetako (Allo, Antzin, Lizarra, Lodosa, Los Arcos, San Adrian, Viana eta Villatuerta) zortzi Osasun Kontseiluak abian jarri dira dagoeneko. Partaidetza komunitarioko organoak dira, eta udaletako ordezkariak, osasun zentroko profesionalak, gizarte erakundeak eta inguruko beste eragile batzuk biltzen dituzte, eremu bakoitzeko osasun beharrak identifikatzeko, ekimen komunitarioak sustatzeko eta osasun, gizarte eta udal baliabideen arteko koordinazioa bultzatzeko. Gainera, herritarren parte-hartzea eta herritarren osasuna eta ongizatea sustatzen diharduten eragileen arteko lankidetza indartzen dute.






