Nerea Melgosa, Amaia Barredo eta Javier Hurtado sailburu arabarrak Zeledonen jaitsieran izango dira

0

Nerea Melgosa, Amaia Barredo eta Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako sailburuak Andre Maria Zuriaren omenezko Gasteizko jaien hasiera iragartzen duen txupinazoan eta Zeledonen Jaitsieran izan dira gaur arratsaldean, San Migel elizako balkoitik.

Saski Baskoniak eta bere zaleek jaurti dute 2026ko txupinazoa, Paolo Galbiati entrenatzaileak, Tadas Sedekerskis kapitainak, Miriam Peredak eta Felix Fernandez kirol zuzendariak ordezkatuta. Zeledonen etorrerak festa giroa piztu du jendez lepo zegoen Andre Maria Zuriaren plazan.

Melgosak, bere aldetik, jai zoriontsuak opa dizkie herritar guztiei eta egunotan Arabako hiriburua bisitatzen dutenei, eta dibertsioa, errespetua, elkarbizitza eta giro ona nagusi diren ospakizunak aldarrikatu ditu.