Foru Ogasunak 2.984 milioi euro bildu ditu uztailera arte, aurreko urtean baino % 11,1 gehiago

0

Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa likidoa, uztailean metatua, 2.984,7 milioi eurokoa izan zen. 2025eko ekainera arte 2.685,8 milioi euro jaso ziren; beraz, % 11,1ekoa izan da urtetik urterako gehikuntza. Gehikuntza hori diru-bilketa oso metatua % 6,5 gehitzearen eta itzulketak % 3,8 murriztearen ondorioa da.