Carlos Gimeno kontseilariak gaur jakinarazi die Nafarroako guraso-elkarteei Foru Komunitateko ikasleen guraso-elkarteei zuzendutako laguntza-deialdi bat abiatuko dela, ‘Hezkuntza 360’ estrategiaren barruan, 690.000 euroko zuzkidurarekin. Laguntzen helburua da Haur Hezkuntzako 2. zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eskolatutako ikasleek eskolaz kanpoko, hezkuntzako, kiroleko, arteko eta aisialdiko jardueretan parte hartzea finantzatzea. Jarduera horiek 2026-2027 ikasturte honetan ikastetxe publiko eta itunpekoetan programatuko dituzte guraso-elkarteek.






