Guztira 19 pertsonek, 14 gizon eta 5 emakumek, hasi dute gaur goizean Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako (NSLE) Lehen Agente izateko kategoriaz igotzeko lehiaketa. 240 orduko prestakuntza gainditu ondoren, Foru Komunitateko lau herritan hasiko dira lanean; zehazki, Barañainen, Iruñean, Eguesibarren eta Zizur Nagusian.






