Gure Gaskuña ontzitik 18.900 litro gasolio erauzteko lanak amaitu dira, eta Eusko Jaurlaritza ontzia erretiratzeko plana aztertzen ari da

0
  • Ontzia erdi hondoratuta dago Orioko portuan, irailaren 24an izandako sutearen ondorioz
  • Ontzi-jabeak ontzia erretiratzeko plana aurkeztu du, eta Eusko Jaurlaritzak astebeteko epean emango du horren inguruko erantzuna

 Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du amaitu direla Gure Gaskuña ontzitik erregaia erauzteko lanak. Ontzia erdi hondoratuta dago Orioko portuan, irailaren 24an izandako sutearen ondorioz. Guztira, 18.900 litro gasolio inguru erauzi dira ontziaren deposituetatik.

Sutearen ondorioz, ontzia albo batera okertuta eta partzialki hondoratuta geratu zen. Harrezkero, itsas kutsadura saihesteko prebentzio-neurriak hartu dira, besteak beste, ontziaren inguruan euste-hesiak jarriz.

Erregaia erauzteko lanak amaituta, hurrengo urratsa ontzia erretiratzea izango da. Ildo horretan, ontzi-jabeak dagoeneko aurkeztu du ontzia erretiratzeko jarduketa-plana, eta Eusko Jaurlaritzako zerbitzu teknikoak proposamena aztertzen ari dira. Aurreikuspenen arabera, ahalik eta azkarren emango du erantzuna.

Koldo Goitia Eusko Jaurlaritzako Portu, Itsas Gai eta Itsasertzeko zuzendariak adierazi duenez, “ontzitik erregai guztia erauztea urrats garrantzitsua da egoera hau konpontzeko bidean. Orain, ontzi-jabeak aurkeztutako erretiratze-plana aztertzen ari gara, eta ahalik eta azkarren emango dugu erantzuna. Gure helburua da operazioa beharrezko segurtasun-berme guztiekin eta ingurunea babestuz egitea”.