Gero eta gutxiago falta da Aste Santurako eta egun horietarako ekintzak antolatu ditu udalak. Apirilaren 19, 20, 21 eta 22an, Pazko-astean izango da ekintzez gozatzeko aukera, hain zuzen ere. Goiz ekintzak izango dira gehienak, baina egunpasa bat ere egingo da. Izen-emate epea zabalik da apirilaren 1era arte (egun hori barne).
Ekintzen kostua 15€koa izango da eta izen-ematea online egitea gomendatzen da. Horretarako arazoak dituztenek Gazte Informazio Bulegora jo dezakete telefonoz deituz (943 15 71 60), mezu elektronikoa idatziz (gib@azpeitia.eus) edo bertaratuz (sindikatu zaharreko 1. solairuan).
Gaztelekuari dagokionean, aurrerago jakinaraziko da nolakoa izango den egun horietako funtzionamendua.