Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak «Arabako Errioxara- Destino Rioja Alavesa» saioan parte hartu du, José Luis Martín eta Eva Domaikak aurkeztuta eta SER irrati kateak Laguardiatik Euskadin emititzen duen saioan.
Asteburu osoan zehar, Cadena SER´k Arabako Errioxa helmuga jardunaldien IV. edizioa egingo du Villa Lucia hotelean. Programak gune gastronomiko bat dira, non mahastizaintzarekin eta upategiekin lotutako gaiak jorratzen diren, ardo-dastatzeak egiten diren, euskal produktuak aurkezten diren eta turismo enogastronomikoaz hitz egiten den.
Sailburuarekin batera, Raul Perez Iratxeta, Juan Luis Cañas eta Arabako ardoaren munduko beste protagonista batzuk izan dira






