Haurtzaro eta Gazteria Ministerioak publiko egin duen Kanarietatik autonomia-erkidegoetara adingabe migratzaileak lekualdatzeari buruzko informazioari dagokionez, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak hiru foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak adingabe horiek hartzeko urteetan egindako lana nabarmendu du.
Nerea Melgosa sailburuaren hitzetan, Euskadik, oraingoan, ez du adingabe atzerritarrik hartu behar, eta argi eta garbi uzten du gai honetan euskal erakundeek eskainitako elkartasuna. «Denbora asko daramagu elkartasuna eta harrera lantzen. Irizpide objektiboak dira, Euskadik emandako datuak jarri dituzte mahai gainean, kalkulua egin dute eta errekonozimendu bat izan da. Ministerioak euskal erakundeek orain arte egindako lana aitortu dute, baita une honetan egiten ari garen esfortzua ere. Euskadik bere lana egin du, eta orain beste autonomia-erkidego batzuei dagokie harrera hori egitea» azpimarratu du Nerea Melgosa sailburuak.






