Zaintza komunitarioan eragitzeko ‘Auzozain’ egitasmoan parte hartzeko deialdia Hondarribian

0

Hondarribiko Udalaren AuzoEKIN egitasmoa duela aste batzuk dago martxan                                              

“Gizarte-eraldaketek zaintzen krisi sakon bat eragin dute azken urteetan. Zaintza modu tradizionalak aldatu egin dira eta laguntza-sare bat izateko zailtasun handiagoak ditugu egungo gizartean” esan du Josu Peñak, Gizarte Kohesiorako zinegotziak.

“Errealitate honi erantzuteko eta pertsonak erdigunean jartzeko asmoz, Hondarribiko Udalak AuzoEKIN  zaintza komunitario egitasmoa jarri zuen abian, zeinak bakardade ez hautatuak eta hauskortasun sozialak 60 urtetik gorako pertsonen osasunean eta ongizatean duten eragin negatiboa prebenitzea eta arintzea duen helburu, arreta eta akonpainamendurako sare publiko-komunitario bat abiaraziz.

Zahartze aktiboa erdigunean jarriz, Zabalduz Kooperatibarekin sinatutako hitzarmen batez bitartez bideratu du AuzoEKIN egitasmoa. Esku-hartze sozio-hezitzailea eta aktibazio komunitarioa dira ardatz nagusiena, eta honetarako ezinbestekoa da AUZOEKIN proiektuaren parte izateko herritarrak eta herri-eragileen sarea indartzea.

Auzozain izateko, profesionala izan daiteke, auzozain pertsonala edota dinamizaitzailea ere. Horretarako harremanetarako kontaktua auzoekin@hondarribia.eus postan edo 943 111 291 telefonoan egin behar da. Formulario hau ere bete dezakezu: Parte hartu Auzozainen!