Alberto Lasa, Maria Jesus Berrotaran eta Sorotan Beleren artean aterako da aurtengo Urrezko Intsignia

0

Ezagutzen dira jadanik zeintzuk izango diren aurten Hondarribiko Urrezko Intsignia izateko herritarren partehartzearekin proposatu diren xx pertsona eta erakundeen artean. Alberto Lasa Ansalas, Maria Jesus Berrotaran Etxeberria eta Sorotan Bele musika taldea hain zuzen ere.

Botaketa internet bitartez egin daiteke https://www.hondarribia.eus gunean, bihartik hasi eta abuztuak 21 arte.

Hiru aukera

Udalean ordezkatutako alderdi guztietako bozeramaleek landu da gaia, eta guztien artean, hiru kandidatura aukeratu dira:

Alberto Lasa Ansalas, herrigintzan lan handia egindakoa, 1991tik Parrokiko Abesbatzako zuzendaria, 1992az geroztik Txistularien Alardeko zuzendaria izana da ere. Herri Kanta Jaialdian azken urteotan Goxoki Abesbatzako zuzendaria da eta aurretik Surbesta Abesbatzakoa. Surbestarekin batera Jaiotza BIziduna ekitaldiaren antolamendu lanetan ibili zen pasa den mendeko 80. hamarkadaren amaieran, zenbait urtez egin gabe egon ondoren berreskuratzea lortu zelarik.

Maria Jesus Berrotaran Etxeberria, (Hondarribia, 1949), lehen emakume udaltzaina Hondarribian, EMEKI Emakume Elkartearen sortzaileetako bat izan da, baita Hondarribiko lehen mazularia ere. Herrigintzan etengabeko lanean, emakumearen berdintasuna lortzeko ekimen guztietan aktiboki lanean dabil urte askoan.

Sorotan Bele musika taldea, pasa den mendeko 90. hamarkadan sortu zen herriko musika talde esanguratsuenetako bat da. Belaunaldi bati banda sonora deritzaiona jarri zion, herriaren batasun bat lortu zuen bere doinuen atzetik, eta Hondarribiaren izena edonon zabaltzea lortu ere. Egun  ‘Sorotan Bele gogoan’ izenpean hainbat kontzertu ematen ari da, sorrerako taldean zeuden musikariak daudelarik orain ere, Gorka Sarriegi eta Urbil Artola kasu.

Bozka internetez egin ahal izango da udalaren web atarian. Pertsona bakoitzeko bozka bakarra onartuko delarik.