Oroimen Historikoaren Eguna Donostian

0

Donostiako Udalak frankismoaren biktimen memoria berreskuratzeko eta ohoratzeko programa zabala antolatu du

Udalak Oroimen Historikoaren Eguna ospatuko du; horretarako,hainbat jarduera egingo ditu irailaren 6tik urriaren 4ra bitartean. Helburua da altxamendu militar frankistaren ondorioz hirian gertatutakoa ezagutaraztea eta horren ondorioak jasan zituztenei omenaldia egitea.

Hitzaldia: Emakumeen aurkako errepresio frankista gerra garaian eta ostean 1936-1945

Ione Zuloaga Muxika ikertzaileak «Emakumeen aurkako errepresio frankista gerra garaian eta ostean 1936-1945» hitzaldia emango du.Hitzaldian, emakumeek Bigarren Errepublikan izan zuten parte-hartzea, gerran miliziano eta korrespontsal gisa izan zuten zeregina eta jasandako sexu-errepresioa, espetxealdiak, tortura eta zehapen ekonomikoak aztertuko dira. Hizlariak Gipuzkoako eta Donostiako istorio pertsonalak berreskuratuko ditu, gaia genero-ikuspegitik ulertzen laguntzeko.

  • Data: Azteazkena, Irailak 10
  • Ordua: 19:00etan
  • Lekua: San Telmo Museoan
  • Doako sarrera lekua bete arte

 

Bisita antzeztuak: Oroimenaren bidea

Era berean, «Oroimenaren bidea» bisita antzeztuak egingo dira. Bi aktorek gidatuta, donostiarrek 1936ko uztailaren 18tik hiria frankisten esku erori zen arte bizi izan zituzten gertaeretatik ibilbide bat egingo dute parte-hartzaileek.

  • Datak:Irailak 6,13 eta 27 eta Urriak 4
  • Orduak: 12:00etan y 18:00etan
  • Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu
  • Elkargunea: Easo plazako kioskoa
  • Inskripzioak: Nahitaezkoa eta doakoa erreserbak www.komazk.com/eu helbidean

Izen-emateei buruzko informazio gehiago edo kontsultarik izanez gero, Udalarekin jar zaitezke harremanetan 943 456 000 telefonora deituta edo info@komazk.com helbidera idatzita.

Ekitaldi nagusia: Lore eskaintza eskultura dualaren aurrean

Azkenik, irailaren 13an, larunbata, 11:00etan, urtero bezala, lore-eskaintza egingo da eskultura dualaren aurrean, eta hori izango da Oroimen Historikoaren Egunaren ekitaldi nagusia. Agintariek eta herritarrek omenaldia egingo diete frankismoaren biktimei, oroitzapen-programari amaiera ematen dion ekitaldi solemne batean.