Oriok irabazi du Eusko Label Ligako “IV. Concello de Bueu Bandeira”

0

Oriok irabazi du Galiziako uretan jokatu den Eusko Label Ligako Bueu Banderan. Zierbena bigarren izan da lehia estuan eta lehen ziabogan islatu da estropada erdian zehar. Oriok aurrea hartu dio hirugarren luzean eta Zierbena baino bi segundo lehenago nagusitu da. Urdaibai 19 segundora iritsi da eta Donostiarra 41era.

Lehenengo txandan Ondarroa, Ares, Kaiku eta Cabo zelairatu dira. Ondarroa bere aurkariekiko abantailarekin, bigarren ziabogatik aurrera nabarmendu dena. 20:48ko denborarekin lehen postuan helmugaratu da. Ares bigarren, Kaiku hirugarren 11 eta Cabo laugarren.

Bigarren txandan, Getariak eta Hondarribiak Lekittarra eta San Juan atzetik joan dira. Getariak 20:43ko denborarekin gainditu du Ondarroako denbora. Hondarribia 11 segundora iritsi da, Lekittarra 18ra eta San Juan 29ra. Bihar, igandea, eguerdian, XVIII Bandeira Concello De Ares jokatuko da

1          ORIO                          19:55,62

2          ZIERBENA                  19:58,04

3          BERMEO                     20:14,74

4          DONOSTIARRA            20:36,74

5          GETARIA                     20:43,52

6          ONDARROA                 20:48,18

7          HONDARRIBIA             20:54,90

8          ARES                         20:56,60

9          KAIKU                        21:00,02

10       LEKITTARRA                21:01,84

11        SAN JUAN                  21:13,30

12       CABO DA CRUZ            21:18,86