Nafarroako Gobernuak 17 profesionalen lana nabarmendu du 2025eko Lan Autonomoa Aitortzeko Galan

0
La consejera de Derechos Sociales, Economía Social y Empleo, Carmen Maeztu, participa en la Gala de los Premios al Trabajo Autónomo. IÑIGO ALZUGARAY / GOBIERNO DE NAVARRA

Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak 2025eko Nafarroako Lan Autonomoa Aitortzeko Sariak banatu ditu gaur arratsaldean. Sari horien bidez, Nafarroako Gobernuak 17 profesionalen ibilbidea eta ekarpena aintzatesten ditu, besteak beste, nekazaritzako elikagaien sektorean, eraikuntzan, merkataritzan, ostalaritzan, jarduera artistikoetan, edertasunean eta zaintzan.