Nafarroak kulturari eta garapen iraunkorrari buruzko Mondiacult 2025 munduko konferentzian parte hartu du, liburutegiei eta artxiboei buruzko bi proiekturekin

0

Nafarroako Foru Komunitateak UNESCOREN Kultura eta Garapen Iraunkorrari buruzko Mondiacult 2025 Munduko Konferentzian parte hartu du, artxiboei eta liburutegiei buruzko bi proiekturen bidez. Hain zuzen ere, kultura-politiken gaineko nazioarteko foro horretan Espainia ordezkatzeko aukeratu ziren. Zehazki, honako hauek dira: “Garapenerako liburutegiak: kulturarako sarbidea eta parte-hartze kulturala”, liburutegiek garapenean duten zeregin garrantzitsuari buruzko ekimena, batetik; eta “Kultura, Artxiboak eta AA. Archibaldo eta Archibalda, Nafarroako Artxiboaren gida birtualak AA bidez” ekimena, adimen artifizialak eta 3D teknologiak bitartekaritza kulturalean dituzten aukerak aztertzen dituen esperientzia aitzindaria, bestetik.