Arrakastatsua izan da Gurutzetako Ospitalean Amagandiko Edoskitzeari buruzko Jardunaldia

0

Askotariko asistentzia-arlotako langile ugarik hartu dute parte, bai ospitaleko arretakoek, bai lehen mailako arretakoek, bai arreta komunitariokoek.

Ongietorri instituzionalaz arduratu da Maider Garmendia Zallo, ESIko Zerbitzu Medikoen zuzendari medikoa, eta nabarmendu du edoskitzea garrantzitsua dela osasun publikoaren ardatz delako eta, hortaz, inplikatutako eragile guztiek erantzunkidetasuna erakutsi behar dutela.

Topaketaren lehen zatian, giltzarri diren zenbait gai jorratu dira, besteak beste:

  • Edoskitze Batzordeak egindako jarduketak; praktika aurreratuko erizaina den Mireia Rodríguez Estebanek aurkeztu ditu.
  • Fisioterapiaren bidez esku hartzea, Lorena Macías Vegaren eskutik.
  • Oritza jaiotzaren aurretik ateratzeko protokoloak eta erditze-eremuko prestakuntza, Marta Martínez Gutiérrez emagin klinikoaren eskutik.
  • Ospitaleko alta jaso osteko zainketen jarraitutasuna azaldu du lehen mailako arretako pediatria den Ana Romero Candelek.
  • Halaber, amagandiko edoskitzerako laguntza-baliabideak aurkeztu ditu Osasun Eskolako arduradun den Begoña Belarra Tellecheak.

Etenaldi baten ostean, bertaratutakoek kasuak aztertzeko tailer praktikoetan hartu dute parte; bi mailatan egon dira antolatuta: oinarrizko eta tarteko maila, eta maila aurreratua. Espazio horietan ikuspuntu aplikatua nahiz parte-hartzea bultzatu dira; hauek dira parte hartu duten profesionalak: Adelina García Roldán, Naiara Mendoza Iglesias, Catalina Legarra Pellicer eta berriz ere Mireia Rodríguez Esteban.

Jardunaldia amaitzeko, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Edoskitze Batzorderako lan-proposamenak aurkeztu dira; hala, amagandiko edoskitzea sustatu, babestu eta laguntzeko konpromiso instituzionala berretsi dugu, betiere osoa, inklusiboa eta ebidentzian oinarrituta dagoen ikuspegitik.