Nafarroako Gobernuak, Vianako Printzea Erakundearen-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren bidez, bat egiten du Kultura Ondare Immaterialaren Nazioarteko Egunarekin, zeina urriaren 17an ospatuko den. UNESCOk 2023ko azaroan egin zuen Konferentzia Orokorraren 42. saioan aukeratu zuen data, eta efemeridearen bigarren ospakizun horretan honako hau izan da aukeratutako leloa: “Ondare bizia komunitateen memoria da, haien erresilientzia eta belaunaldiz belaunaldi igarotzen diren jakintzak”.