Ttanta Egunaren bigarren edizioa, Zarauzko Udalak antolatuta

0

Datorren azaroaren 13an, 10:30ean, Zarauzko Modelo Aretoan egingo da Ttanta Egunaren bigarren edizioa, Zarauzko Udalak antolatuta, 2030 Agendak planteatzen dituen erronka handiei buruz modu kolektiboan eta bertatik bertara hausnartzeko.
Ttanta Eguna Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) eta udal-mailako ekimenak uztartzen dituzten gaien inguruan elkarrizketa-guneak eta aliantzak sortzeko asmoz sortu zen, eguneroko bizitzarako funtsezkoak diren esparruetan benetako aldaketak bultzatu ahal izateko. Edizio honetan, «Elkarrekin mugitu eta espazioa partekatu» izango du ardatz, gizarte-kohesioan, ingurumen-jasangarritasunean eta bizi-kalitatean zuzenean eragiten duen zeharkako erronkari helduz.
Jardunaldia Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin  elkarlanean antolatu da, eta mugikortasunak gizartea, ingurumena eta ekonomia eraldatzeko jokatzen duen rola eta gaur egungo erronkak aztertuko ditu, espazio publikoa modu bidezkoagoan, iraunkorragoan eta eraginkorragoan partekatzeko beharretik abiatuta.
Erakundeetako arduradunei, hiri-plangintzako profesionalei, gizarte-eragileei, 2030 Agendarekin konprometitutako udalerriei eta herritar interesatuei zuzenduta dago ekimena. Bestak beste, Zarauzko mugikortasun-eredua aurkeztuko da eta herriko koletiboen begiradak, eta beste zenbait udalerriren era eragileren esperientziak ere bilduko ditu.
Bigarren edizio honen bidez, Zarautzek berretsi jasangarritasun-printzipioen lokalizazioan duen erreferente rola eta GJHak aurrera eramateko nahitaezkoak diren lankidetza sustatzeko konpromisoa ere.

Hemen eman dezakezu izena.