Ertzaintzak 26 urteko gazte bat atxilotu du Arabako hiriburuan, joan den abuztuan, Andre Maria Zuriaren jaietan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta batean parte hartzea leporatuta. Atxilotuak eta laguntzaileak pertsona bati eraso egin zioten eta lesioak eragin zizkioten.
Lapurreta bi gaztek egin zuten joan den abuztuan, Gasteizko Koroatze auzoan. Lapurrek urrezko kate bat kendu zioten biktimari, eta, indarrez tira egin izanaren ondorioz, lesioak eragin zizkioten lepoan. Ondoren, ihes egin zuten.
Gertatutakoa Ertzaintzaren aurrean salatu ondoren jarritako ikerketaren ondorioz indarrez tira egin zuen pertsona, antzeko gertaerengatik polizia-aurrekariak dituena, identifikatu zuten. Susmagarria larunbat arratsaldean aurkitu zuten, eta atxilotu eta polizia-egoitzara eraman zuten. Beharrezko eginbideak amaitu ondoren, atzo arratsaldean eraman zuten agintari judizialaren aurrera.
Ikerketa zabalik dago lapurretan parte hartu zuen beste pertsona aurkitu eta atxilotzeko.