“Eraldatuz Inbertsio-Plana enpresei finantzaketa eta laguntza lortzen laguntzeko sortu da”, BasqueFIK foroan nabarmendu denez

0

“Helburua da enpresek, edozein tamainatakoak direla ere, eraldaketarako tresnak eskura izatea. Kasu bakoitzean finantzaketa eta babesa eskuratu dezaten erraztea”. Finantzen Euskal Institutuko (FEIko) zuzendari nagusi Amaia del Villarrek mezu horrekin laburbildu du “BasqueFIK Inbertsio Foroa”ren I. hitzaldia. Foroak gai nagusia izan ditu joan den urriaren 1ean gizartean aurkeztutako “Euskadi Eraldatuz 2030” Eraldaketa Inbertsioen Planaren gakoak.

Plan hori ibilbide-orri bat da, Eusko Jaurlaritzak, FEIren bidez, diru publikoko 1.000 M € inbertitzea pentsatzen duen moduari buruzkoa, helburu hartuta inbertsio pribatuko 3.000 M € trakzionatzea eta Euskadiko enpresa-sarean eragin eraldatzailea maximizatzea.

Amaia del Villarrek zehaztu du “Eraldatuz” programak inbertsioko hiru bertikal lantzen dituela, “eraldatzeko eta aberastasuna eta enplegua sortzeko ahalmenagatik hautatu direnak”. Azaldu duenez, hurrengo hamarkada definitzen duten trantsizio handiei (digitalari, energetikoari eta demografiko-sozialari) arrakastaz aurre egiten lagunduko duten bertikalak dira:

  • Industria: euskal enpresen eraldaketa eta birdimentsionamendua bultzatuz. Industria da Planaren oinarri sektoriala.
  • Etorkizuneko azpiegitura: lehiakortasuna indartuko duten aktibo estrategikoak
  • Produkzio- eta elikadura-subiranotasuna: autosufizientzia bermatuta funtsezko sektoreetan.

Inbertsio horiek bideratzeko, Plan honen estreinaldian azaldu zenez, FEIko zuzendariak Plan honetan diseinatutako lau babes-euskarriak gogorarazi ditu:

FEI FINANTZAKETA: finantzaketa-jarduera tradizionala, maileguak eta bermeak.

  • Kasu honetan, berrikuntza da finantzaketa- eta berme-ildo berriak sortzen direla proiektu eraldatzaileetarako.

FINKATUZ: enpresa traktoreak errotzeko bitartekoa, kapitalean parte hartuta.

  • Berritasuna da indartu eta eguneratu/malgutu egiten dela.

INDARTUZ: proiektu eraldatzaileetan zuzenean eta zeharka inbertitzeko bitarteko berria.

ARRISKU-KAPITALEKO FUNTSAK: industria berrira/startupetara bideratutako 2 funts berri.