Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua 54 milioi euro ordaintzen hasi da gaurtik, nekazaritzako eta abeltzaintzako 8.173 profesionali NPBren lehen aurrerakinari dagozkionak. Horrela, Nafarroa aurten ere Autonomia Erkidegoen buruan jarri da aurrerakinak gauzatzeko, horretarako prestatutako aldiaren lehen egunetik (urriaren 16tik abenduaren 1era arte), sektoreari likidezia emateko, kanpainako lanei ekin ahal izateko.