Eusko Jaurlaritzako Etorkinen Harrera eta Integrazioko zuzendaria elkarrizketatu zuten atzo Radio Esukadiko «Distrito Euskadi» saioan. Ignacio Fariñak azaldu zuenez, Tierra Firme programak lan-merkatuan sartu ahal izateko gazte afrikarren prestakuntza errazten du. Kanarietako gobernuak garatzen duen eredu horrek interesa pizten jarraitzen du Eusko Jaurlaritzaren aldetik, eta horren erakusgarri da bi gobernuetako zenbait kidek joan den astean Mauritaniara egindako bidaia.
«Tierra Firme programak paterak erabiltzea saihestu nahi du, immigrazio regularra sustatzen du eta pertsonek jatorrizko prestakuntza teknikoarekin migratzea. Eskulan kualifikatua eratzen da, eta hori oso garrantzitsua da, Euskadin kezka bat baitago hainbat ofiziotan erreleborik ez dagoelako. Enpresa txiki eta ertain askok behar dute jendea orain. Mauritanian Europan aurrera egiteko leku seguru bat ikusten duten jendearekin egin dugu topo» azaldu du Eusko Jaurlaritzako Etorkinen Harrera eta Integraziorako zuzendariak.
Elkarrizketan tituluak homologatzeko sistema edo bakarrik dauden etorkin gazteen ibilbideak ere jorratu dituzte.