Osakidetzak Lehen Mailako Arretako ordutegia zabaldu du Barrikan, eta Plentziako asistentzia-eskaintza indartu du

0

BIHAR, OSTIRALA, urriaren 17tik aurrera, Barrikako kontsultategiak medikuarekin eta erizainarekin osasun-arreta eskainiko du 08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera

Osakidetzak bihar ostirala urriaren 17tik aurrera Uribeko ESIko Barrikako kontsultategiko osasun-arretaren ordutegia zabalduko du. Egun horretatik aurrera, kontsultategia 08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera, irekita egongo da eta osasun-arreta emango du familia-medikuntzako kontsulta batekin eta erizaintzako beste batekin. Ondorioz, udalerriko lehen mailako arreta indartuko da.

Horri esker, Barrikako bizilagunek erreferentziazko familia-medikua eta erizaina izango dituzte beren ingurune hurbilean, mugitu beharrik gabe. Orain arte, udalerriko biztanleriaren zati batek Plentziako osasun-zentroan jasotzen zuen osasun-arreta.

Irisgarritasun handiagoa Plentziako osasun-zentroan

Hobekuntza horrez gain, osasun-arretaren eskuragarritasuna hobetzeko eta itxaronaldiak murrizteko, Plentziako osasun-zentroak familia-medikuntzako asistentzia-eskaintza indartuko du, hau da, zentroko familia-medikuetako baten kontsultako ordutegia zabalduko da.

Indartze horrek aurrera egiten du du Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak lehen mailako arreta indartzeko duten konpromisoan, herritar guztientzako kalitatezko osasun-laguntza bermatzeko.