Urriaren 26ra arte donostiarrek Partaidetzazko Aurrekontuetan bozkatzeko aukera dute.

0

Proiektuak udal webguneko formulario baten bidez bozkatu daitezke edo aurrez aurre Easo kaleko 43ko Herritarren Partaidetzarako Bulegoetan.

Urriaren 26ra bitartean hirian erroldatuta dauden eta 16 urteak beteak dituzten herritarrek bozka bidez aukeratu ahal izango dute hainbat herritar eta elkartek proposatutako 123 proiektuen artean.

2025eko Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuaren baitan egiten da bozketa: amaitzean, herritarren botoen emaitzen arabera, lehentasunezko proposamenen zerrenda egingo da, eta proiektu horiek 2026ko eta 2027ko udal aurrekontuetan sartuko dira. Ekialdeko Barrutiaren Batzarrak erabaki du 2026ko berezko aurrekontuko 500.000 euro erabiltzea egitasmo honetarako, eta hiriko gainontzeko eremuan urte bakoitzerako bideratu diren 1,5 milioi euro bideratuko dira.

Nola bozkatu?

Bozketa fasean dauden 123 proposamenetako bakoitza Herritarren Partaidetzako Zerbitzuaren webgunean kontsulta daiteke eta bertan auzoka zein arloka bilatu daitezke.

Parte hartzeko bi bide daude:

Botoa anonimoa eta sekretua izateko sistema ezarri da, eta bozkatzaileak baldintzak betetzen dituela eta bere izenean egiten duela ziurtatzeko hainbat datu eskatzen dira: NAN edo AIZ zenbakia, izen-abizenak, jaioteguna eta telefono mugikorraren zenbakia bozka konfirmatzeko kodea jasotzeko.