Ehun eragile baino gehiago eztabaidan arituko dira zikloturismoaren etorkizunaren inguruan, ‘Nafarroa Bizikletan, Nazioarteko II. Biltzarrean’

0

Lehen topaketa arrakastatsua izan ondoren, Foru Komunitateak ‘Nafarroa bizikletan Nazioarteko Biltzarraren’ bigarren edizioa antolatu du, nazioarteko helmuga onenetako batzuen eskutik ikasteko eta, aldi berean, Nafarroan produktu zikloturistak izan duen garapena erakusteko erakusleihoa. Lehenengo edizioan erreferentziazko helmuga Eslovenia izan zen, baina oraingo honetan arreta-zentroa bikoitza izango da: Italia, nazioarteko garapenaren adibide gisa eta Girona, estatuko erreferentziazko helmuga gisa.