Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak gaitzetsi egin ditu joan den asteartean EHUko Zuzenbide Fakultatean, Donostian, izandako gertakariak. Bertan, boikota egin zitzaien Kriminologiako ikastaro batean lan-dinamikabat gidatu behar zuten bi ertzaini.
Irakasleek hala eskatuta, bi ertzainak gonbidatu zituzten hitzaldi bat ematera eta beren esperientzia profesionala ikastaroko ikasleekin partekatzera. Hala ere, ikasle batzuek protesta egin zuten ekimen horrengatik, eta irakasleek bertan behera utzi zuten jarduera.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren ustez, «guztiz gaitzesgarriak dira honelako ekimenak, adierazpen-askatasunaren aurkakoak, herritar guztien oinarrizko eskubidea baita -ertzainentzat ere bai, noski -«, eta are gaitzesgarriagoa unibertsitatean gertatzen direnean, «ideia eta sentsibilitate politiko eta sozial guztien adierazpen-askatasunaren gunea izan beharko lukeena».
Sailak gogor gaitzetsi du ikasleen sektore batek bi ertzain horiek -Kriminologiako ikasleak- jasandako boikota, eta uste du gertatutakoa are larriagoa dela, Ertzaintzaren aurkako kanpainaren barruan sartzen baita.
Era berean, Sailak bere elkartasuna adierazi nahi die boikot horren biktima izan diren eta herritarrei zerbitzu publiko hobea eskaintzeko unibertsitatean trebatzen ari diren bi ertzainei.






