Etxarri Aranazko San Donato ikastetxeko eskualdeko jantokia Hezkuntza Departamentuak kudeatzen du, eta Eskubide Sozialak, Kontsumo eta 2030 Agenda Ministerioak Espainian jantoki bikain gisa hautatutako jantokietako bat da, menuen kalitate eta iraunkortasunarengatik.
Ministerioak jantoki bikainen inguruan egindako gidan, Eskola Jantoki Osasungarri eta Iraunkorrei buruzko Errege Dekretu berriarekin bat datozen ekimen interesgarri batzuk biltzen dira. Horrela, jantokietan araudi berriak ezarritako jarraibide batzuk jada abian jarri dituzten ikastetxeen adibide batzuk ematen ditu, ikastetxeetan elikadura osasungarria eta iraunkorra sustatzeko Errege Dekretuaren irizpideak betetzeko jardunbide egokiak nabarmentzearekin batera. Beraz, agerian geratu da horiek aplikatzea posible dela eta zorrotzagoak ere izan daitezkeela, horrekin menuen prezioa igo gabe.
Modu horretan, hainbat adibide aurkezten dira elikagai naturalei edo ahalik eta gutxien prozesatutakoei dagokienean; hala nola, garaiko eta hurbileko landare-produktu eta lekale freskoenak, ekoizpen ekologikoko elikagaienak, in situ sukaldaritza-ereduenak eta menuetarako sarbidearenak. Ikastetxeek bat egiten dute ikastetxeetan astero eguerdiz egiten diren bost otorduak osasungarriak izatea bermatzen duen araudiarekin, eta, horrela, askotariko dieta eta dieta orekatua ziurtatu nahi da ekitate-baldintzetan. Helburu hori aintzat hartuta, fruta eta barazkiak eta arraina, lekaleak eta zereal integralak jatea bultzatzen da, ultraprozesatutako elikagaiak mugatzearekin batera.
Obesitatea gure herrialdeko eta Europar Batasuneko (EB) osasun publikoko arazo larrienetako bat da. Espainian, 6 urtetik 9 urtera bitarteko haurren heren batek baino gehiagok gehiegizko pisua du, eta obesitatea %15etik gorakoa da, , ALADINO 2023 ikerketaren arabera. Haurren Obesitatea Murrizteko Plan Estrategiko Nazionalak eta Europako Haur Bermearen Estatu Ekintza Planak errealitate horri aurre egin nahi diote. Espainia, fruta eta barazkien lehen ekoizlea da EBn, Europako ekoizpenaren %26 baino gehiagorekin, eta zazpigarrena mundu-mailan. Horrela, fruta eta barazkiak egunero kontsumitzeko gomendioak (400 grama edo 5 fruta eta/edo barazki zati egunean) betetzen dituzten adingabeen ehunekoa oso txikia da. Ikasleen erdiek baino gutxiagok jaten du fruta egunero, eta barazkiak are gutxiago.
Haurrek eskolan denbora asko igarotzen dutenez eta ikasle askok gutxienez otordu nagusi bat bertan egiten dutenez (normalean, eguerdiko bazkaria, eguneko %30-35eko energia eman behar diena), eskola-ingurunea funtsezkoa da helduarora arte mantendu daitezkeen elikadura-jokabide eta -eredu osasungarriak bultzatzeko. Ildo horretan, gidak, Etxarri Aranazko San Donato ikastetxeari dagokionean, ondorengoak nabarmendu ditu: in situ sukaldea izatea, menuan arrainaren errezetak sartzearen aldeko apustua egitea eta arrain urdina eta arrain zuria txandakatzea, ikasleek arraina jatea lortzeko erronkaren barnean, astean arrainaren errezeta bat eta hiru artean eskainiz, Omega 3 gantz-azido poliinsaturatuak bezalako mikronutriente iturria izanik.
Hezkuntza Departamentuaren lizitazio-pleguetako eskakizunen arabera, eskualdeko jantokietan eskola-jantokiko zerbitzua ematen duten enpresek dietista-nutrizionista langileak izan behar dituzte plantillan, eskola-menuak egiteko. Era berean, mendu horiek Hezkuntza Departamentuko dietista-nutrizionistek gainbegiratzen eta testatzen dituzte aldizka.
Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateez kanpoko ikastetxe publikoetako jantokiak arautzen dituen maiatzaren 29ko 58/2024 Foru Dekretua onartuta, Hezkuntza Departamentua lanean ari da in situ sukalde-zerbitzua duten eskola-jantokien eredu bat ezartzeko, garaiko produktu fresko, hurbileko eta ekologiko eta guzti, ahal baldin bada.
San Donato ikastetxeko asteko menua ondorengo estekan kontsulta daiteke: https://www.aesan.gob.es/AECOSAN/docs/documentos/nutricion/entorno_escolar/Guia_comedores_escolares.pdf






