Segurtasun Sailak Gasteizko Mitika diskoteka kudeatzen duen enpresa, haren segurtasunaren ardura duen enpresa eta haren lau langile zigortzeko prozedurarekin jarraitzen du, segurtasun-lanak egiteko beharrezko gaikuntza ez izateagatik. Zehapen hauek jarri behar zaizkie:
- Diskotekaren enpresa titularra: 30.000 euroko isuna, jakinaren gainean egonik zerbitzu horiek garatzeko baimenik ez duen enpresa batekin segurtasun-zerbitzu bat kontratatzeagatik ( Segurtasun Pribatuaren Legearen 59.1 a artikulua- arau-hauste oso larria).
- Diskotekako segurtasunaz arduratzen den enpresa: 40.000 euroko isuna hirugarrenei segurtasun pribatuko zerbitzuak emateagatik horretarako baimenik izan gabe (Segurtasun Pribatuaren Legearen 57.1 a artikulua- arau-hauste oso larria).
- Zaintza-lanak egiten zituzten lau langileek: 6.001 euroko isuna hirugarrenei segurtasun pribatuko eginkizunak betetzeagatik, beharrezko gaikuntzarik gabe ( Segurtasun Pribatuaren Legearen 58 1 a artikulua- arau-hauste oso larria).
Hemendik aurrera, prozesu bat irekiko da aldeek, beharrezkoa ikusten badute, alegazioak aurkez ditzaten, eta alegazioak aztertu ondoren, Segurtasuneko sailburuordeak behin betiko ebazpena emango du.






